→Galdakao

Segregazioaren aldeko kalejira eta jaia antolatu dute larunbatean Usansolon

Iazko urrian Usansolon egin zuten manifestazioa // UH

Martxoaren 27an usansolotarrek hitzordu garrantzitsua dute. Egun horretan, igandez, Usansoloren segregazioari buruzko galdeketa burutuko da. Ildo horretan, “Desanexio-jaia” antolatu du Usansolo Herria (UH) plataformak martxoaren 19an eta 20an. Besteak beste, segregazioaren aldeko kalejira, paellada, kontzertuak, erromeria eta Usansoloko taldeen eta elkarteen azoka antolatu dituzte.

Desanexio-jaia | Egitaraua

Usansolo

Martxoak 19, zapatua
Goizean zehar Zirkun Zirko ikuskizuna plazaz plaza
12:30 Desanexioaren aldeko kalejira
13:30 Paella-jana. Txartelak egunean bertan banatuko dituzte, doan
16:30 Kontzertua: Gaueko Hasperena
20:00 Erromeria: Lotxo

Martxoak 20, domeka
Usansoloko taldeen eta elkarteen azoka-erakusketa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak