ā†’Galdakao

Usansolo udalerri bihurtzeko Batzorde Parekidea proposatuko dute gaur Galdakaon

galdakao usansolo 2016 vista aerea

Ibon Uribe alkateak Bozeramaleen Batzordera proposamen bat eramango du Batzorde Paritarioa eratzeko eta horrela prozesu honek hasierako lanekin has dadin.

Galdakaoko Udalak, BozeramaileenĀ Batzarrak gehiengoz onartuta (talde politiko gehienek aldeko botoa eman zuten, Alderdi Popularrak kontrakoa eta Galdakao Orain taldeak abstentziora jo zuen), Usansolo udalerri bihurtzeko prozesurako ā€˜ibilbide-orriaā€™ aurkeztu zuen uztailean. ā€œBide-orri honekin argi geratzen da prozesu honi erabateko babesa ematen diogulaā€, dio Ibon Uribe Galdakaoko alkateak.

Ibilbide-orria jarraiki, Uribek gaurĀ Bozeramaileen Batzordera proposamen bat eramango du Batzorde Paritarioa eratzeko eta horrela prozesu honek hasierako lanekin has dadin.

Zer proposatuko du Udalak?

GaldakaokoĀ Udalak gaur proposatuko duenaren arabera, Batzorde Parekidea osatuko lukete: Udaleko 3 ordezkarik (alkatea bera eta bi zinegotzi), Udalaren Idazkari Orokorrak eta Usansolo Herria taldearen 3 ordezkarik (hauteskundeetako emaitzen araberako ordezkaritza proportzionala).

Proposamen hauĀ Bozeramaileen Batzordeak berretsi beharko du, Batzorde Mistoaren eraketarako deialdia egin ahal izan dadinĀ (bide-orriaren hurrengo urratsa). Horiek horrela, irailaren 29an Ezohiko Bozeramaileen Batzordea deituko luke Ibon Uribe alkateak, Batzorde Parekidearen osaera behin betiko onartzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak