→Galdakao

Usansoloren desanexio prozeduran foru araua jarraitzea eskatuko dute herritarrek Gernikako Batzarretxearen aurrean

Balizko desanexioak ekarriko lituzkeen eraginei buruzko memoria Foru Aldundiaren esku dago, eta horregatik, “presioa” egin nahi dute usansolotarrek Gernikako Batzarretxearen aurrean.

Urriaren 23an Desanexio Eguna ospatu zuten Usansolon // Usansolo Herria

Bizkaiko batzarkideek osoko bilkura egingo dute azaroaren 24an, asteazkenez, Gernikako Batzarretxean. Eta beste behin ere usansolotarren aldarriak entzun egingo dituzte Gernikan. Izan ere, nahiz eta Usansoloren desanexioaz ez duten eztabaidatuko, usansolotarrak Gernikara joango dira asteazkenean, desanexioa lortzeko Aldundiak foru araua jarrai dezala eskatzera.

Balizko desanexioak ekarriko lituzkeen eraginei buruzko memoria Foru Aldundiaren esku dago duela aste batzuetatik, eta horregatik, “presioa” egin nahi dute usansolotarrek: “Bizkaiko Foru Aldundia memoria aztertzen dagoenez, prozeduran foru araua errespeta dezatela eskatuko dugu”, dio Monika Mena UHko bozeramaleak. Gernikako Batzarretxearen aurrean egingo dute elkarretaratzea.

Azaroaren 24an 10:00etan autoetan irtengo dira usansolotarrak Unkina plazatik, eta itzulera 13:00ak aldera izango da. “Entzun gaitzaten eta foru arauari jarrai diezaioten eskatuko dugu”, dio Menak.

Aldundiaren erantzunaren zain daude Usansolon, herri galdeketa egin aurretik

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak