→Galdakao

ETB1eko ‘Herri Txiki Infernu Handi’ saioa Usansolon grabatuko dute urriaren 11n

Usansolo Herriak (UH) sare sozialetan zabaldu duenez, urriaren 11n grabatuko du Euskal Telebistak saioa: “Uste dugu aukera paregabea dela ikus eta entzun gaitzaten, argi uzteko herri bat garela eta desanexioa nahi dugula”, diote.

2019an Zaratamon izan zen Herri Txiki Infernu Handi saioa // Geuria

‘Herri Txiki Infernu Handi’ telebista programako lantaldea Usansolon izango da grabaketak egiten. Usansolo Herriak (UH) sare sozialetan zabaldu duenez, urriaren 11n grabatuko du Euskal Telebistak saioa: “Uste dugu aukera paregabea dela ikus eta entzun gaitzaten, argi uzteko herri bat garela eta desanexioa nahi dugula”, diote. Ildo horretan, Usansoloko banderolak balkoietara ateratzeko deia egin dute UHtik: “Usansolo berdez jantzi dezagun!”.

Hego Uribe eskualdean egiten duten bigarren grabazioa da Usansolokoa. Izan ere, 2019an Zaratamon izan ziren Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi, Sebastian Lizaso bertsolaria lagun izan zutela. GEURIAk aukera izan zuen orduan Zaratamoko grabazioan egoteko: ikusi argazki galeria hemen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak