→Galdakao

Argazkiak | Mila herritarretik gora eman du momentuz bozka Usansoloren segregazioari buruzko galdeketan

Egun garrantzitsua gaurkoa Usansolon. ‘Nahi al duzu Usansolo udalerri independente gisa eratzea?’ galderari erantzungo diote gaur herritarrek. Guztira 3.647 herritar daude deituta kontsultara, eta momentuz 1.779 herritarrek eman dute bozka (% 48,77). Goizean, 13:00ak arte, 906 bozka jaso dituzte hautestontzietan (% 24,84). Unkina ikastetxean daude hautestontziak 20:00ak arte.

Galdeketa ofiziala da. Galdakaoko Udalak antolatu du, eta Usansolon erroldatuta dauden eta 16 urtetik gora dituzten herritarrek dute botoa emateko aukera. Gauean emango dugu GEURIAn emaitzen berri.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak