→Galdakao

Argazkiak | ‘Herri Txiki, Infernu Handi’ jendaurrean grabatu zuten atzo Usansolon

‘Herri Txiki, Infernu Handi’ telebista saioko lantaldea Usansolon izan da grabaketak egiten. Urriaren 11n kaleko irudiak grabatu zituzten, eta atzo, urriak 21, Meatzetako frontoian egin zuten azken grabaketa, jendaurrean. Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi saioko aurkezleak zortzi usansolotarren istorio xelebreak aurkeztu zituzten. Eta protagonistak hauek: Isabel Uriarte, Romualdo Barrueta, Luis Barrenetxea, Kepa Rekalde, Xabier Amuriza ‘Txabo’, Arkaitz Petralanda, Josu Telletxea eta Andoni Otxandio. Umore ona izan da nagusi, eta Sebastian Lizaso bertsolariak hiru bertso eskaini zizkien Usansoloko bizilagunei. Azaroaren 24an emitituko dute saioa Euskal Telebistako lehen katean, gauean.

Hego Uribe eskualdean egiten duten bigarren grabazioa da Usansolokoa. Izan ere, 2019an Zaratamon izan ziren. GEURIAk aukera izan zuen orduan ere Zaratamoko grabazioan egoteko: ikusi argazki galeria hemen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak