→Galdakao

Usansolo Herria: “Batzorde Mistoaren eraketa benetan garrantzitsua da usansolotarrontzat”

usansolo jaiak 2017 segregazioa manifestazioa

Usansoloren desanexioari buruzko txosten teknikoen jarraipena egiteko ardura duen Batzorde Mistoa eratu zuten asteazkenean.

Desanexioaren aldeko manifestazioa Usansolon 2017an // Argazkia: UH

Usansoloren desanexioari buruzko txosten teknikoen jarraipena egiteko ardura duen Batzorde Mistoa eratu zuten atzo Galdakaoko udaletxean. Usansolo eta Galdakaoren arteko banaketak ekarriko lituzkeen eragin ekonomiko, juridiko eta praktikoak jasoko dituen txostena egingo du Batzorde Mistoak, ondoren Bizkaiko Foru Aldundian aurkezteko. Gauzak ondo bidean, galdeketa 2021eko azken hiruhilekoan izan litekeela aurreikusi dute.

“Batzorde honen osaketa eskatzen egon gara orain dela 11 urte baino gehiago. Eraketa hau, beraz, benetan garrantzitsua izan da usansolotarrentzat, aspalditik aldarrikatzen gabiltzan prozesua martxan baita. Espero dugu prozesuak martxa polita hartzea, behingoz, eta Usansolo Bizkaiko 113. udalerria izaten amaitzea”, diote Usansolo Herriatik.

Batzorde Mistoa hilabetero batuko da (hileko bigarren ostegunetan), eta honakoez osatuta dago: alde batetik, Galdakaoko alkatea (batzordeko presidentea), Udaleko idazkari nagusia eta EH Bilduko eta EAJko ordezkari bana (udal hauteskundeen emaitzei jarraiki), eta bestetik, Usansolo Herriak bi ordezkari izango ditu, eta EAJk beste bat, Usansolokoa. Horiez gain, Bizkaiko Foru Aldundiko bi teknikari izango dira batzordean.

Usansoloren desanexioari buruzko galdeketa 2021eko urte amaierara atzeratu dute

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak