→Galdakao

Usansoloko hiru pilotari arituko dira emakumezkoen binakako txapelketan

Olatz Arrizabalaga gernikarra, aurrean, iazko eskuz binakako finalean // Emakume Master Cup

Gaur eman diote hasiera Larrabetzun emakumezkoen 2022ko binakako Master Laboral Kutxa txapelketari. Aurten 84 pilotarik eman dute izena: pilota goxoko lehieketetan 30 bikote arituko dira eta 12 pilota mistokoetan. Hego Uribe eskualdetik hiru pilotarik jokatuko dute txapelketa: Irene Azkona, Oihana Laresgoiti eta Ainara Navarro. Hirurak Usansolokoak.

Azken urteetan egin bezala, txapelketa bi maila nagusitan banatuko da erabiliko den materialaren arabera; pilota goxoa eta pilota mistoa eta hauen barruan beste bi multzo bereziko dira, gazte eta nagusi mailak pilota goxoan eta promozio eta elite mailak mistoan.

Lehenengo aurre-kanporaketak igande honetan Larrabetzun jokatuko ondoren, txapelketak honako ibilbidea izango du: Txorierritik abiatuta, Gabiria, Elduain, Ormaiztegi, Segura, Asteasu, Legazpi eta Lezo (finalerdiak jokatuko dira bertan). Finala martxoaren 27an jokatuko da Irungo Uranzo pilotalekuan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak