→Galdakao

Usansoloko jaiak antolatu dituzte maiatzaren 6tik 8ra, bi urteko geldialdiaren ondoren

// Geuria

Bi urteko geldialdiaren ondoren, berriro antolatuko dituzte jai herrikoiak gure eskualdean. Maiatzaren 6tik 8ra bitartean Usansoloko jaiak antolatuko dituzte. Besteak beste, umeentzako jarduerak, kuadrillen jaitsiera, gastronomia lehiaketak, bazkaria, kirola, azoka eta kontzertuak antolatu ditu Ujaba Usansoloko Jai Batzordeak.

Usansoloko jaiak 2022

Maiatzak 6-8

Maiatzak 6, ostirala
17:00 Jaien hasiera
17:00 Umeentzako tailerrak
18:00 Street Soccer 3×3 txapelketa Ander Deuna kalean
18:15 Oinarin Dantza Taldearen emanaldia Mailu plazan
19:00 Disko Festa Unkina plazan
20:15 Kuadrillen jaitsiera Meatzetako aparkalekutik
20:45 Pregoia Unkina plazan
20:55 Kuadrillen jaitsieraren sari banaketa Unkina plazan
21:00 Disko Festa Unkina plazan
23:00 Kontzertuak Unkina plazan: Zeinke + Erruki Erromeria

Maiatzak 7, larunbata
09:30 Diana Bizkaiko Gaiteroekin herritik zehar
10:00 Paella, Tortilla eta Tortilla Txiki txapelketen hasiera Unkina plazan
10:00 Usansoloko Racing taldeko eskuderia aurkezpena Baratzeko plazan
12:00 Saskibaloi partidua Meatzetako kiroldegian: Unkina vs Esclavas
13:00 Pasabares Bizkaiko Gaiteroekin Garoa tabernatik
14:00 Paella, Tortilla eta Postre txapelketaren sari banaketa Unkina plazan
15:00 Bazkari herrikoia Unkina plazan
17:00 Artetara Kronoeskalada Beluko zubitik
18:30 Usansoloko I. Esku Pilota txapelketa herrikoiaren finala frontoi txikian
20:30 OrKresta Elektrotxaranga herritik zehar
00:00 Jaikide diskofesta Unkina plazan

Maiatzak 8, igandea
09:30 Diana
10:00 Artisau azoka Unkina plazan
10:30 Motor klasikoen erakusketa Baratzeko plazan. Umeentzako monozikloak egongo dira
12:00 Erraldoiak
18:00 Ikuskizuna Unkina plazan: Urpekontzi misteriotsua
19:00 Jaien amaiera txokolatadarekin Unkina plazan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak