→Galdakao

Alex Txikon, Andoni Linaza, Olatz Atutxa, Ehiar Egia eta Urgoiti ahizpak, Usansoloko Mendi Astean

Argazkia: Burtotza Mendi Taldea

Azaroaren 15etik 21era bitartean izango da Usansoloko Mendi Astea. Aurten 19. edizioa da, eta besteak beste, Alex Txikon, Andoni Linaza, Olatz Atutxa, Ehiar Egia eta Nerea eta Oihane Urgoiti izango dira gonbidatu jardunaldietan. Era berean, argazki erakusketa, mendi irteera eta bazkaria ere antolatu dutu Burtotza Mendi Taldeak Txapelena Baserrian. Txapelenako gehieneko edukiera 35 lagunekoa izango da.

USANSOLO | MENDI JARDUNALDIAK 2021

Azaroak 15-21

Azaroak 15-19
Argazki erakusketa. Txapelena Baserria

Azaroak 17, asteazkena
19:30 Alex Txikon. Txapelena Baserria

Azaroak 19, ostirala
19:30 Txapelena Baserrian:
– Andoni Linaza. ‘Covid Sessions’. Mendi ski eta ferratak
– Olatz Atutxa, Ehiar Egia eta Nerea eta Oihane Urgoiti. ‘Mendi zuria’. Laumilekoen bidetik

Azaroak 21, igandea
09:00 Mendi irteera
15:00 Bazkaria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak