→Galdakao

Usansolo eta Galdakao arteko mugak ezartzeko hamar hesola jarri ditu UHk

Usansolo eta Galdakao arteko mugak ezartzeko ibilalditxoa egin dute gaur zenbait herritarrek UHk deituta.

Guztira 10 hesola jarri dituzte, "Usansoloren eta Galdakaoren arteko banalerro hori irudikatzeko" // UH

Usansolo eta Galdakao arteko mugak ezartzeko ibilalditxoa egin dute gaur zenbait herritarrek UHk deituta. “Bizkaiko 113. udalerria izateko mugak finkatu behar ditugu, tokian bertan islatu, seinalatu eta dagozkien mugarriak jarri. Horregatik egin dugu gaur ibilalditxo hau”, diote UHko ordezkariek. Guztira 10 hesola jarri dituzte, “Usansoloren eta Galdakaoren arteko banalerro hori irudikatzeko”, diote.

“Badakigu Bizkaiko Foru Aldundiak jarri beharko dituela muga horiek mugarriekin, baina une hori iritsi arte, oso gertu dagoela, UHtik Usansolok Galdakaorekin muga nola egiten duen erakutsi nahi izan dugu”, diote UHtik: “Mugaketa Galdakaok eta Usansolok onartuta eta argi izan dute betidanik, guztiok argi izan dugu Puentelatorre dela banaketa-puntu hori”.

Hauek UHtik bidali dizkiguten argazki gehiago:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak