Usansoloko Oinarin Dantzari Taldeak 25 urte bete ditu. Hori dela eta maiatzaren 21ean, larunbatez, jaia antolatu dute. Besteak beste, kalejira Usansolotik, dantza emanaldia gaurko eta lehengoko dantzariekin, trikipoteoa, bazkaria, txaranga eta erromeria antolatu dituzte egunean zehar. Gainera, puzgarriak ere jarriko dituzte.
Oinarin Dantzari Taldearen 25. urteurrena
Egitaraua
Maiatzak 21, larunbata
10:30 Gosaria
12:00 Kalejira
12:30 Dantza ikuskizuna gaurko eta lehengo dantzariekin
13:30 Trikipoteoa Oinarineko musikariekin
15:00 Bazkaria
18:30 Oinarineko txaranga
21:30 Erruki Erromeria
23:30 DJ Elias
