→Galdakao

HAPOa aldatzeko manifestazioa deitu du RCD Hemen Ez plataformak Usansolon

Maiatzaren 8an, larunbatez, manifestazioa deitu dute Usansolon, ‘RCD hemen ez, HAPO aldaketa orain’ lemapean.

Apirileko osoko bilkura bitartean kontzentrazioa egin zuten RCD Hemen Ez plataformako kideek // Utzitakoa

Gorosibaiko Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen lantegiaren proiektua eten zuen apirila amaieran Galdakaoko Udalak, “legeak eta dekretuak” urratzen dituelako. Gainera, udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek (atxiki gabeko zinegotziak izan ezik) adierazpen instituzionala onartu dute.

RCD Hemen Ez plataforma pozik dago orain arte hartutako erabakiez, baina borrokan jarraitzen dute. Hain zuzen ere, maiatzaren 8an, larunbatez, manifestazioa deitu dute Usansolon, ‘RCD hemen ez, HAPO aldaketa orain’ lemapean. “Gure fundazio oinarrietan agertzen da EEH planta Gorosibain ez jartzea, ezta beste industriarik ere. Ulertzen dugu erarik zuzena dela HAPOa aldatzea”, dio Igor Amarika RCD Hemen Ez plataformako kideak: “HAPOa oso zaharkituta dago eta berritzeko garaia dela uste dugu. Ez dugu Gorosibaiko eremu horretan industriarik nahi”. Manifestazioa 12:00etan izango da Unkina plazatik Gorosibairaino.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak