→Galdakao

20 metrotik gorako tirolina jarri dute Usansolon, Emakumeen Plazan

2021erako aurrekontu parte hartzaileetan egindako proposamena da // Argazkia: Galdakaoko Udala

Tirolina jarri du Galdakaoko Udalak Usansolon. Zehazki, Emakumeen Plazan ipini dute 20 metrotik gorako tirolina. Dagoeneko erabilgarri dago, eta udal ordezkariek diotenez, “oso harrera ona” izan du: “Etengabe dabiltza haurrak gora eta behera”. Tirolinak mantenu lanik behar ez duela diote udal arduradunek.

2021erako aurrekontu parte hartzaileetan egindako proposamena izan da tirolina Usansolon jartzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak