→Galdakao

ZOZKETA | ‘Simplicissimus’ antzezlana Galdakaoko Torrezabalen ikusi nahi duzu?

ZOZKETA BUKATUTA. Abenduaren 10ean, ostegunez, ‘Simplicissimus Kabaret’ antzezlana taularatuko du Tartean Teatroak Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. Patxo Telleria da antzezlanaren egilea, baita zuzendaria ere Jokin Oregirekin batera. Telleria bera dabil aktore lanetan, Olatz Ganboarekin eta Getari Etxegarairekin batera. ‘Simplicissimus’ antzezlanak umorearen mugak aztertzen ditu, eta omenaldia da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei.

Horrela dio antzezlanaren sinopsiak: “Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta  ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus espazio eta denboraren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik”.

Irabazlea: Amaia Beitia Calcedo

ZOZKETAREN OINARRIAK

Geuriak sarrera bikoitz bat zozketatzen du ostegunean, abenduak 10, 19:00etan Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean ‘Simplicissimus Kabaret’ antzezlana ikusteko. Zozketan parte hartu nahi dutenek honako info@geuria.eus helbide elektronikora email bat bidali beharko dute hurrengo datuak zehaztuz. Abenduaren 9an, asteazkenez, 13:30ean bukatuko da zozketa eta helbide elektroniko bidez edo telefono bidez jakinaraziko zaie irabazleari noiz eta nola jaso sarrerak.

Gaia: ‘Simplicissimus Kabaret’ – Geuria zozketa
Izen-abizenak:
Herria:
NAN:
Telefono zenbakia:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak