→Arrigorriaga

Haurtzaindegi herrikoia eskainiko du Arrigorriagako Gaztetxeak U30 grebarako

U30 grebara joateko txandaka funtzionatuko duen haurtzaindegi herrikoia prestatuko du Arrigorriagako gaztetxeak / Arrigorriagako Gaztetxea

Zaintzaren kolektibizazioa aldarrikatzeko helburuarekin eskainiko du Arrigorriagako Gaztetxeak haurtzaindegi herrikoia urtarrilaren 30ean. Horrekin, banakako zamak eta kezkak alde batera uztea eta antolatutako elkartasuna lortu nahi dute, pertsona guztiei grebara joateko laguntza eskainiz. Ekimena aurrera eramateko herritarrek txandak egin beharko dituzte. Haurtzaindegiaren antolaketan edo eta zaintza-lanetan parte hartzeko 666 053 589 zenbakira deituz jarri daiteke Gaztetxearekin harremanetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak