→Hego Uribe

Altsasuko gazteen aldeko elkartasun deia Hego Uriben

galdakao-altsasukoak-aske-manifestazioa-2018-ekaina-hego-uribeko-ernai-argazkiak-ander-arrieta-0

‘Gazteok Altsasurekin!’ lemapean elkarretaratzeak deitu dituzte gaur arratsaldean Arrigorriagan, Galdakaon eta Ugaon.

2018ko ekainean Altsasukoen alde Galdakaon egindako manifestazioa / Geuria

‘Gazteok Altsasurekin!’ lemapean elkarretaratzeak deitu dituzte gaur arratsaldean Arrigorriagan, Galdakaon eta Ugaon. 19:30ean izango dira guztiak, herriko plazan Arrigorriagan eta Ugaon eta Pontxi Zabala-J.B Uriarte kaleen arteko bidegurutzean Galdakaon.

Atzo ebatzi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak Altsasuko Gazteen Auzia. Kondenak murriztu dituen arren, espetxe zigor luzeak bete beharko dituzte gazteek: Oihan Arnanz, 9 urte eta erdiko espetxe zigorra; Jokin Unamuno eta Adur Ramirez de Alda, 8 urte eta erdiko espetxe zigorra; Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxea, 7 urte eta erdiko espetxe zigorra; Aratz Urrizola, 4 urte eta bi hilabetetako espetxe zigorra; Iñaki Abad, 3 urte eta 6 hilabetetako espetxe zigorra; Ainara Urkijo, urte bate eta 6 hilabete. Altsasuko Gazteek 1061 egun daramatzate kartzelan, 2016ko urriaren 15ean herriko taberna batean Guardia Zibil batzuekin eta euren bikoteekin izandako iskanbila baten ondorioz. Agenteen kontrako atentatua, lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak leporatzen dizkiete.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak