→Hego Uribe

Argazkiak | Gehiago eta anitzago, Hego Uribeko Urriko II. Martxan

Urriko Martxaren bigarren edizioa burutu dute asteburu honetan eskualdeko zenbait gaztek. Urriaren 25etik 27ra bitartean,  Zaratamo, San Migel, Basauri eta Galdakao zeharkatu dituzte oinez, “elkarren arteko bizikidetza sustatu, ezagutzak elkarbanatu eta harremanak sendotzeko” asmoz. Antolatzaileak “oso pozik” agertu dira ekimenak izan duen erantzunarekin: “Iaz baino jende gehiagok hartu du parte eta aurpegi berriak ikusi ditugu gure artean. Hori da hain zuzen bilatzen genuena. Bizitakoak zer nolako garapena duen ikusi behar dugu orain, baina abiapuntu ona dela uste dugu!”.

Besteak beste, bertso afariaz, AHTaren kontrako borroken inguruko  solasaldiaz, langile ikuspegi batetik egindako eskualdeko paisaiaren inguruko hausnarketaz, sarrailagintzan eta igeltserotzan oinarritutako formakuntza ikastaroez edota Gerra Zibilak Hego Uriben utzitako arrastoen inguruko hitzaldiaz gozatu ahal izan dute Urriko Martxako partaideek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak