→Hego Uribe

Arrigorriagak eta Zaratamok eremu gorria utzi dute

Eremu gorritik irten da Arrigorriaga gaur, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko datuen arabera. Gaur 460,52eko eragin tasa dauka herriak eta azken astean (otsailaren 8tik 14rakoa) 30 positibo kasu antzeman dituzte.

Udaltzaingoen autoa, Arrigorriagan // Geuria

Eremu gorritik irten da Arrigorriaga gaur, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko datuen arabera. Gaur 460,52eko eragin tasa dauka herriak eta azken astean (otsailaren 8tik 14rakoa) 30 positibo kasu antzeman dituzte. “460, 52koa da eragin-tasa egun. Arrigorriagako Udalak herritarrei adi jarraitzeko eta osasun gomendio guztiak betetzeko eskatzen die, nor bere burua zaintzea alboan ditugunak zaintzeko modurik eraginkorrena bait da” iragarri du Arrigorriagako Udalak Facebooken gaur bertan.

Maite Ibarra alkateak pasa den otsailaren 5ean herriak eremu gorrira salto egiten zuela iragarri zuen sare sozialetan bideoa partekatuz (lerro hauen azpian): “Egoera zaila bizitzen ari gara bai arlo sozial zein ekonomikoan. Arrigorriagako Udaletik elkar zaintzarako deia luzatu nahi dizuegu beste behin. Askotan aipatu dugun moduan gure burua zaintzea ingurukoak zaintzeko modurik onena da. Ezin diogu gaixotasunari errespetua galdu, alde batetik ikusten ari garelako jende gazteari eragiten diola eta bestetik, egoera zaurgarrian egon daitezkenak eta gure nagusiak zaindu behar ditugulako. Zaindu zaitez ingurukoak zaindu ahal izateko” izan ziren alkatearen hitzak Facebooken:

Eskualdeko gainontzekoak

Zaratamo ere gune gorritik irten da gaur bertan  910,75eko eragin-tasarekin eta 11 positbo kasurekin azken astean. Basauri ostera, eremu gorrian dihardu 539,43ko eragin-tasarekin eta 63 positiborekin azken astean, Zaratamo 910,75 eragin-tasarekin eta 11 positbo kasureki, Ugao 191,74ko ET eta 3 positibo kasurekin, Etxebarri 392,67ko ET eta 27 kasurekin eta Galdakao 376,36eko ET 44 positibo kasurekin. Zeberioko egoera apartekoa da: Osasun Saileko zifren arabera herriaren eragin-tasa 0,00koa da eta azken astean ez da positibo kasurik antzeman.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak