Otsailaren 9an, ostegunez, arropa birziklatzeko tailerra antolatu du Hego Uribeko Berbalagun egitasmoak. Tailerra Pozokoetxe Kultur Etxean izango da, euskaraz, 17:00etatik 20:00etara bitartean Truca Rec enpresaren eskutik.
“Etxean ditugun arropa zaharrekin zer egin ikasiko dugu. Besteak beste, poltsoak, motxilak eta diruzorroak“, diote Berbalaguneko arduradunek: “Eraman beharreko bakarra, eta nahi izanez gero, etxean dituzuen praka, alkandora… zaharrak dira“.
Tailerra dohainik
Tailerra irekia da nahi duenak parte hartzeko. Hego Uribeko Berbalagunekin harremanetan jartzeko hauek dira bideak: 607 146 855 telefonoa, www.hegouribe.blogspot.com webgunea, hegouribe@aek.eus helbide elektronikoa edota Hego Uribeko Berbalagunak Facebook profila.
