→Basauri

Basauri, Etxebarri eta Arrigorriaga Bilborekin lotzeko bidegorria eskatu du Elkarrekin Podemosek

etxebarri metacal kalea 2018 bidegorria

Elkarrekin Podemosek Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio 2023-2035 Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planaren Aurrerapenean “lehentasunezko helburuetako bat izan dadila”.

Etxebarri herrigunean dagoen bidegorria // Geuria

Elkarrekin Podemos IUk proposamen bat erregistratu du Bilboko eta Basauriko Udaletan, eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio hiriburua eta inguruko herriak lotzeko bidegorria egin dezan. “Bizikleta-errei seguru bat garatu dezan eskatzen diogu Foru Aldundiari, Bilbo Basaurirekin, Etxebarrirekin eta Arrigorriagarekin lotzeko”, diote. “Duela bi legegintzaldi baino gehiago aurreikusita zegoen Azbarren (Basauri), Legizamon (Etxebarri) eta Bilboko Bolueta eta Atxurirekin lotzeko lanak egitea”, dio Roberto Galdos Basauriko zinegotziak: “Basauri-Bilbo lotura Arratiako tranbiaren linea zaharretik izango litzateke eta bidegorrien sare urria handitzeaz gain, etenaldia konpontzea eta bidegorri isolatuak saihestea ahalbidetuko luke”. Elkarrekin Podemosek Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio, gainera, 2023-2035 Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Planaren Aurrerapenean “lehentasunezko helburuetako bat izan dadila” Bilbo-Basauri eta udalerri mugakideak lotzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak