→Basauri

Basauriko Bidebieta eta Galdakaoko Ostalaritza zentroetako bi proiektu ekintzaile saritu dituzte

Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko Enpresari Programaren 20. edizioaren sariak banatu dituzte ekainean.

Argazkiak: Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko Enpresari Programaren 20. edizioaren sariak banatu dituzte ekainean Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Euskalduna Jauregian. 2020-2021 edizioan 216 enpresa-ideia aurkeztu dira, eta horietatik 70 aukeratu zituzten teknikariek, eta lau hilabetez DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziako aholkularien laguntzarekin ikasle parte-hartzaileak -20 eta 28 urte bitarteko gazteak- ideia horiek onduz joan dira, enpresa-proiektuei forma eman arte.

Enpresa-ideia horien artean Hego Uribe eskualdeko bi proiektu saritu dituzte: alde batetik, Basauriko Bidebieta Zentroko Ander San José Velasco ikaslearen ‘AyalaCamperVans’ proiektuak bosgarren saria jaso du (500 euro), eta bestetik, Galdakaoko Ostalaritza Eskolako Marlene López Espinoza ikaslearen ‘Ganatxe’ proiktua bideorik onenen artean saritu dute.

Enpresari Programak bi hamarkada daramatza Bizkaiko LHko ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen artean enpresa-kultura ekintzailea sustatzen. DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak zuzentzen du eta Enplegua Sustatzeko Foru Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza du. 2001. urteaz geroztik Bizkaiko Lanbide Heziketako 48.500 ikasle inguruk parte hartu du programa horretan: ikasleek 1.821 tailer egin dituzte, eta 3.848 ideia eta 863 enpresa-proiektu aurkeztu dira guztira.

2020-2021 edizioko Enpresari Sariak honako hauek izan dira:

Lehenengo saria
1.500 euro
‘Oaziz’ — Aziz Oulahbib
Dolores Sopeña Lanbide Heziketako Zentroa (Bilbo)

Bigarren saria
1.200 euro
‘Fertinfo’ — Alba Rodriguez Salvador
Elorrieta Erreka Mari Zentroa (Bilbo)

Hirugarren saria
1.000 euro
‘Baratzetik’ — Silvia Agrafojo Fernández
Elorrieta Erreka Mari Zentroa (Bilbo)

Laugarren saria
500 euro
‘IzAz3D’ — Begoña Echabe, Carol Morunas, Emma Esteras, José Larrondo, Mikel García eta Nicolás Tamayo
Emilio Campuzano Zentroa (Bilbo)

Bosgarren saria
500 euro
‘AyalaCamperVans’ — Ander San José Velasco
Bidebieta Zentroa (Basauri)

Seigarren saria
500 euro
‘Bubble Babies B.B.’ — Beatriz Amenedo, Borja Maleta eta Yanilke María Villacís
San Viator Zentroa (Sopuerta)

Zazpigarren saria 
500 euro
‘Parafarmacia Dietética, Estética, Bihotza’ — Julieth Brito eta Nerea Alonso
Jose Miguel Barandiaran Zentroa (Leioa)

Zortzigarren saria
500 euro
‘Proyectos Ecológicos sin Plástico’ — Ainhoa García, Angie Mikaela Valladarez, Josu Ozalla eta María Barber
Zabalburu Ikastetxea (Bilbo)

Bederatzigarren saria
500 euro
‘Oposikasi Akademia’ — Joana García Belar
Lea Artibai Zentroa (Markina)

Hamargarren saria
500 euro
‘Gozogintza’ — Ander Calvo, Andrea Blanco, María Aurkene Obregón, Nadir Cogollo eta Oier Castaño San José de Calasanz Zentroa (Santurtzi)

Bideorik onenen sariak
Parte hartzen duten ideia enpresarialak ikus-entzunezko hizkuntzan erakusten dituztenak. Sei lan saritu dituzte:
– ‘Gure Tabadul’ — Ibone Monge Serrano — San Luis Zentroa (Bilbo)
– ‘4 Art’ — Enaitz Anta Fernández — Emilio Campuzano Zentroa (Bilbo)
– ‘Speedas’ — Aser Ebro Rodríguez — Nicolás Larburu Zentroa (Barakaldo)
– ‘Ganatxe’ — Marlene López Espinoza — Galdakaoko Ostalaritza-Zentroa
– ‘Diversity Dance School’ — Hugo Díez Virizuela — Fadura Zentroa (Getxo)
– ‘Naturart’ — Leire Goitia, Maider Seijido eta Maitane Jaio — Gernikako Institutua

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak