→Arrigorriaga

Bederatzi udalerrik Udaltalde 21 Mankomunitatea sortu dute Nerbioi-Ibaizabaleko baliabideak elkarbanatzeko

Ugaoko gaur egungo zabor-bilketa kamioia / Geuria

Hego Uribeko Etxebarri, Arrigorriaga, Ugao, Zaratamo eta Zeberio udalerriekin batera, Arrankudiaga, Arakaldo, Urduña eta Orozkok bat egin dute giza-baliabide eta baliabide teknikoak Udaltalde 21 izeneko mankomunitatearen bidez elkarbanatzeko. Proiektua 2004an martxan jarri zen Nerbioi-Ibaizabaleko garapen ekonomikoa eta berdintasun soziala bultzatzeko eta bertako ingurumena babestu eta hobetzeko asmoagaz. Ainhoa Etxezarreta gerentearen arabera, posible da datorren urteko lehenengo sei-hilabetean jarriko da martxan eta bertako udalerri guztiek adierazi dute mankomunitate berri honek onura baino ez dituela ekarriko.

Proiektuak eskala-ekonomian arituko datamaina txikiko udalerrietan, Etxezarretaren arabera bederatzi herrietan 37.652 biztanle bizi baitira. Udaltalde 21en helburu nagusia bertako zerbitzuak modu eraginkorragoan eskaintzea izango da eta bederatzi herri horiek entitatearen sormen prozesuan daude gaur egun. Prozesua bukatu bezain pronto, udalerri bakoitzak erabakiko du zein zerbitzu bideratuko duen mankomunitate berriaren bidez (zabor-bilketa, jasangarritasun politikak eta bestelako zerbitzu sozialak), erabakia guztiz librea izanik. Galdakao eta Basauri bezalako herriak Mankomunitateik kanpo lotu dira herri horiek jasangarritasun politikak eta zabor-bilketa zerbitzuak langile propioekin kudeatzen dituztelako.

Udaltade 21en Lehen pausuak

2004an Etxebarri eta Arrigorriagako Udalek Tokiko Agenda 21 izeneko tokiko agenda landuko zuen taldea osatu zuten. Proiektuak harrera ona izan zuen eta denboraren poderioz baliabide gutxiko udalerri gehiago gehitu ziren. 2011n Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal izeneko eskualdeko jasangarritasun bulegoa ezarri zuten Arrankudiagan, eta dagoeneko bazen kolaborazio publiko zein pribatuen bidez jasangarritasunaren aldeko apostu egiten zuen bederatzi udalerriz osatutako taldea.

Gaur, gero eta proiektu handinahiko proiektuan bilakatzen ari da Udaltalde 21 eta 2016an 37.652 auzotarrentzako zabor-bilketaren sistema arrakastatsua jarri zuten martxan, besteak beste. Momentu honetan mankomunitate berriaren modifikazioak gainditzearen fasean murgilduta dago proiektua eta dagoeneko estatutuak gainditzearen faseko lehen herena bete dute eta aurreragoko bilera orokor batean, mankomunitate berriko Udaletako karguek modifikazioei argi berdea eman beharko diete.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak