→Etxebarri

Bideoa | ‘Furra-Furra’ abestia Google Translated!

Zer pasako litzateke Furra-Furra abestia hartuko bagenu eta Google Translate aplikaziotik pasako bagenu? Joxe Rojas etxebarritarra buru, bideo ederra burutu du honako lagun taldeak: Goizalde Landabaso, Irati Iciar, Ana Morales, Ana Galarraga, Txabi Landabidea, Leire Narbaiza, Jaia katua, Marijo Deogracias eta Joxe Rojas bera.

Koronabirusaren krisia hasi eta aste gutxira sortutako bideoa bada ere, webgunera ekarri dugu: bideoa ikusi, abestu, zoratu eta irribarre egin! Emaitza eroa bezain zoragarria. Bideoan bertan, Gtranslated-tutako beste abesti batzuen adibideak ematen dituzte eta argibideak norberak nola egin dezakeen jakiteko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak