→Hego Uribe

Bilbao-Bilbao bizikleta martxa Etxebarritik, Basauritik eta Galdakaotik igaroko da igandean

Irailaren 26an, igandez, Bilbao-Bilbao Nazioarteko Zikloturista Martxa izango da. N-634, BI-737 eta BI-3732 errepideetatik soilik igaroko da lasterketa gure herrietatik.

Irailaren 26an izango da lasterketa // Argazkia: @marchacicloturistabilbaobilbao

Irailaren 26an, igandez, Bilbao-Bilbao Nazioarteko Zikloturista Martxa izango da. 1988tik antolatzen dute proba eta antolatzaileek diotenez, “bizikleta maite duten eta kirol eder hau eginez poztasuna hartzen duten guztiek har dezakete parte”. Proba honek hiru lasterketa ditu: laburra 85 kilometrokoa; klasikoa 115 kilometrokoa; eta Vivero 125 kilometrokoa. Oraindik izena emateko epea zabalik dago; interesdunek esteka honen bitartez eman dezakete izena lasterketan. Txirrindularitza federazioko lizentzia dutenek 20 euro ordainduko dituzte, eta gainerakoek 25 euro.

Bizkaiko hamaika herritatik eta txokotatik zehar igaroko da proba, ibilbideen arabera: Bilbo, Erandio, Getxo, Sopela, Plentzia, Andraka, Butron, Urduliz, Unbe, Sondika, Derio, Zamudio, Mungia, Fruiz, Morga edota Larrabetzu. Hego Uribe eskualdetik ere bidea egingo du lasterketak, hala nola, Galdakaotik, Basauritik eta Etxebarritik. Hori bai, N-634, BI-737 eta BI-3732 errepideetatik soilik igaroko da lasterketa gure herrietatik, eta horren ondorioz trafikoan eragingo du.

Zein ordutan igaroko da Bilbao-Bilbao Hego Uribetik?

Bilbao-Bilbao probako hiru lasterketak (laburra, klasikoa eta Vivero) igaroko dira Hego Uribe eskualdetik.

Laburra, 85 kilometro
08:00-09:00 Irteera Bilbotik
11:47-11:55 Erletxeta, Galdakao (BI-737)
11:55-12:07 Galdakao (N-634)
12:05-12:22 Etxebarri (N-634)
12:16-12:40 Helmuga Bilbon

Klasikoa, 115 kilometro
08:00-09:00 Irteera Bilbotik
12:05-12:57 Erletxeta, Galdakao (BI-737)
12:13-13:09 Galdakao (N-634)
12:22-13:24 Etxebarri (N-634)
12:35-13:45 Helmuga Bilbon

Vivero, 125 kilometro
08:00-09:00 Irteera Bilbotik
11:50-12:18 Erletxeta, Galdakao (BI-737)
11:52-12:21 Viverora igoera (N-634)
12:07-12:42 Viverotik jaitsiera (BI-3732)
12:14-12:52 Galdakao (N-634)
12:23-13:15 Etxebarri (N-634)
12:38-13:35 Helmuga Bilbon

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak