ā†’Basauri

Saiatu-Javi Conde kluba, Ariane Ochoa eta Juan Solis, Bizkaia Kirolak Sarietako finalistak

hego uribe bizkaia kirolak sariak 2017 finalistak

Atletismo klub basauriarra eta surflari etxebarritarrak hautagai dira Bizkaia Kirolak 2017 Sariak irabazteko. Juan Solis entrenatzailea ere tartean dago.

Atletismo klub basauriarra eta surflari etxebarritarrak hautagai dira Bizkaia Kirolak 2017 Sariak irabazteko. Juan Solis taekwondo entrenatzailea ere tartean dago

Bizkaiko Foru Aldundiak ehun hautagaitza-eskari baino gehiago jaso ditu Bizkaia Kirolak 2017 Sarien sei kategoria ezberdinetarako. Edizio berri honetan, Foru Erakundeak Bizkaiko Oinarrizko Kirolaren alorrean jarduera fisikoa eta kirola bultzatu eta sustatzearren nabarmendu diren pertsona eta erakundeei emango dizkie sariak.

Talde-kirolaren kategorian finalista da Saiatu-Javi Conde atletismo egokituko kluba eta banakako kirolaren kategorian Ariane Ochoa Torres surflari etxebarritarra. Era berean,Ā oinarrizko kiroleko entrenatzaileen saria jaso dezake Juan Solis Godoy taekwondo entrenatzaileak.Ā Sari banaketa apirilaren 10ean 18:30ean izango da Bizkaia Frontoian.

SARITUAK:Ā Ariane Ochoa eta Juan Solis izan dira sarituak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak