→Hego Uribe

Bizkaiko Kultura Bonua eskualdeko bost establezimendutan erabili daiteke

Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz, kulturaren kontsumoa bultzatzeko asmoz, 26.800 bonu salgai jarri ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.

Liburudendetan eta Social Antzokian erabili daitezke bonuak // Geuria

Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz, kulturaren kontsumoa bultzatzeko asmoz, 26.800 bonu salgai jarri ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Bi bonu mota jarri dituzte salgai 15 euroan (B motakoa) eta 25 euroan (A motakoa), eta biek 40 euroko balioa dute. Pertsona bakoitzak kategoria bakoitzekolau bonu erosi ahalko ditu gehienez.

Bizkaia Aurrera Kultura Bonuak 2021eko maiatzaren 31ra bitartean erabili ahal izango dira, soilik programari atxikitako establezimenduetan. Guztira 97 establezimendu atxiki dira kanpainara, tartean Hego Uribe eskualdeko bost: Elkar, Nobel Liburudenda eta Social Antzokia Basaurin, eta Cervantes eta Zamakoa liburudendak Galdakaon. 

A motako bonuak edozein kultura produktu erosteko balio du eta B motakoa euskarazko kultur produktuak eskuratzeko da. Besteak beste, liburu, musika, film, dokumental, joko, bideo-joko, museo, zinema, antzerki, dantza, kontzertu eta musikaletarako balio dute bonuek.

Bizkaiko Foru Aldundiak 500.000 euro bideratu ditu kanpaina honetara, eta bonu bakoitzaren prezioaren eta erosketa-balioaren arteko aldea finantziatuko du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak