→Hego Uribe

Segurtasun neurri guztiekin hasiko da irailean Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

Maider Altuna, Arkaitz Zipitria eta Iker Garitagoitia arrigorriagarrek eta Jontxu Martinez usansolotarrak hartuko dute parte sailkapen fasean.

Maider Altuna, Arkaitz Zipitria eta Iker Garitagoitia arrigorriagarrek eta Jontxu Martinez usansolotarrak hartuko dute parte // Argazkiak: bertsoa.eus

Maiatzean zen jokatzekoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, baina Covid-19aren pandemiagatik irailera atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek. Gauzak horrela, udazkenaren atarian jokatuko da ‘Udabarria Bertsotan 2020’. Sailkapen fase horretan guztira 60 bertsolarik hartuko dute parte, tartean, Hego Uribe eskualdeko lau herritar: Maider Altuna Urbina (Arrigorriaga, 2002), Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga, 1987), Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga, 1997) eta Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo, 1991).

Guztira hamar saio egongo dira sailkapen fase horretan, eta puntuazioz sailkatuko dira bertsolariak Bizkaiko Bertsolari Txapelketara. Bost egunetan egingo dira hamar saioak: irailaren 16an, 17an, 18an, 23an eta 24an.

Covid-19a dela eta, indarrean dauden segurtasun neurri guztiekin hasiko da irailean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Besteak beste, sarrerak aurrez salduko dituzte www.bertsosarrerak.eus webgunean, musukoa jantzita eraman behar da, ezingo dira aulkiak lekutik mugitu ezta pertsonak lekuz aldatu ere, eta ahalik eta sartu-irten gutxien egiteko eskatuko dute.

Sarrerak irailaren 10ean jarri dituzte salgai 12:00etatik aurrera. Prezioa 3 eurokoa da, bazkideek 2 euro ordainduko dituzte eta 16 urtetik beherakoek sarrera doakoa dute.

Irailak 16, Orozko (A multzoa)
Donibane Aretoa, 18:30
– Aitor Ruiz Urizar
– Asier Alcedo Cano
– Asier Galarza Garai
– Iker Garitagoitia Astigarraga
– Jontxu Martinez Zarrabeitia
– Joseba Barandiaran Andueza

Irailak 23, Muxika (A multzoa)
Ariatzako eskolak, 18:30
– Arkaitz Zipitria Mendizabal
– Bikain Urkiri Etxebarria
– Eneko Aldana Carrasco
– Jone Larrinaga Dañobeitia
– Nagore Beitia Telletxea
– Peru Irastortza Santxo

Irailak 23, Berriz (B multzoa)
Kultur etxean, 18:30
– Aitor Esteban Etxebarria
– Axier Goñi Arsuaga
– Iruri Altzerreka Martinez
– Maider Altuna Urbina
– Mikel Goiriena Larrazabal
– Nahia Ibarzabal Gisasola

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak