→Hego Uribe

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasean arituko dira Hego Uribeko lau herritar

‘Udabarria Bertsotan 2020’ sailkapen fasean 60 bertsolarik hartuko dute parte, tartean, Hego Uribe eskualdeko Maider Altuna Urbinak, Arkaitz Zipitria Mendizabalek, Iker Garitagoitia Astigarragak eta Jontxu Martinez Zarrabeitiak.

Arkaitz Zipitria, Maider Altuna, Iker Garitagoitia eta Jontxu Martinez // Argazkiak: Bertsoa.eus

Maiatzean zen jokatzekoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, baina Covid-19aren pandemiagatik irailera atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek. Gauzak horrela, udazkenaren atarian jokatuko da ‘Udabarria Bertsotan 2020’.

Sailkapen fase horretan guztira 60 bertsolarik hartuko dute parte, tartean, Hego Uribe eskualdeko lauk: Maider Altuna Urbina (Arrigorriaga, 2002), Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga, 1987), Iker Garitagoitia Astigarraga (Arrigorriaga, 1997) eta Jontxu Martinez Zarrabeitia (Usansolo, 1991). 

Guztira hamar saio egongo dira sailkapen fase horretan, eta puntuazioz sailkatuko dira bertsolariak Bizkaiko Bertsolari Txapelketara. Bost egunetan egingo dira hamar saioak: irailaren 16an, 17an, 18an, 23an eta 24an. Instagram, Facebook eta Twitter bidez jarraitu ahal izango da Udabarria Bertsotan.

Irailak 16, Orozko (A multzoa)
Donibane Aretoa, 18:30
– Aitor Ruiz Urizar
– Asier Alcedo Cano
– Asier Galarza Garai
– Iker Garitagoitia Astigarraga
– Jontxu Martinez Zarrabeitia
– Joseba Barandiaran Andueza

Irailak 23, Muxika (A multzoa)
Ariatzako eskolak, 18:30
– Arkaitz Zipitria Mendizabal
– Bikain Urkiri Etxebarria
– Eneko Aldana Carrasco
– Jone Larrinaga Dañobeitia
– Nagore Beitia Telletxea
– Peru Irastortza Santxo

Irailak 23, Berriz (B multzoa)
Kultur etxean, 18:30
– Aitor Esteban Etxebarria
– Axier Goñi Arsuaga
– Iruri Altzerreka Martinez
– Maider Altuna Urbina
– Mikel Goiriena Larrazabal
– Nahia Ibarzabal Gisasola

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak