→Hego Uribe

Bizkaiko Eskola Kirolaren zenbait final jokatuko dira Arrigorriagan, Basaurin eta Galdakaon

galdakao miniatletismo jardunaldiak 2017 elexalde 1

Arrigorriagan, Basaurin eta Galdakaon eskola kiroleko zenbait final jokatuko dira maiatzean: pala eta esku pilota Arrigorriagan, atletismoa Basaurin, eta patinaje artistikoa Galdakaon. 

pala eta esku pilota Arrigorriagan, atletismoa Basaurin, eta patinaje artistikoa Galdakaon izango dira eskualdean jokatuko diren finalak // Artxiboko argazkia, Geuria

Bizkaiko Eskola Kirolaren jokoen finalak izango dira maiatzean. Aurtengoa 39. edizioa da, eta maiatzaren 7an, 8an, 14an, 15ean, 21ean eta 22an izango dira.

Besteak beste, atletismoa, igeriketa sinkronizatua, igeriketa, patinaje artistikoa, saskibaloia, karatea, herri kirolak, eskubaloia, pala edota esku pilota bezalako eskola kirolen finalak antolatu dituzte Bizkaiko hainbat udalerritan: Getxon, Durangon, Sestaon, Abadiñon, Barakaldon, Santurtzin, Bilbon, Trapagan, Iurretan, Berrizen, Plentzian, Muskizen, Elorrion, Markina-Xemeinen, Berriatuan eta Larrabetzun. Hego Uribe eskualdean ere jokatuko dira eskola kiroleko zenbait final: pala eta esku pilota Arrigorriagan, atletismoa Basaurin, eta patinaje artistikoa Galdakaon. 

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak, Bizkaiko federazioekin batera, antolatzen ditu Bizkaiko Eskola Kiroleko Jokoen Finalak.

Bizkaiko Eskola Kirolaren Jokoak | Finalak

Hego Uribe eskualdean final hauek jokatuko dira:

Basauri
– Maiatzak 7, larunbata
Atletismoa
Artunduaga kiroldegia

Galdakao
– Maiatzak 7, larunbata
Patinaje artistikoa
Elexaldeko kiroldegia

Arrigorriaga
– Maiatzak 7, larunbata
Pala
Frontoia

– Maiatzak 15
Esku Pilota
Frontoia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak