ā†’Hego Uribe

#Covid Ugao eta Zaratamo, berriro itxita, gune gorrian sartu ostean

Pandemia hasierako argazkia Ugaoko herriko plazan / Geuria

Azken hamalau egunetako metatutako intzidentzia-tasa 400 baino handiagoa izan da gaur Ugao eta Zaratamo udalerrietan. Ugaon, azken astean, sei positibo atzeman dituzte eta tasa %426,51ra igo da. Zaratamon zortzi izan da positiboak eta positibotasun tasak asko egin du gora, 910,75era zehazki.

Hortaz, Ugao eta Zaratamo itxita egongo dira datorren astelehenera arte. Orduan, berriro berrikusiko du Osasun Sailak zein den udalerri bakoitzaren egoera epidemiologikoa. Behin herriak gorriz egonda, honakoak dira hiru debeku nagusiak:

1. Udalerria perimetralki itxiko da: aukera emango da alboko udalerrira igarotzeko erosketak egiteko eta aire zabalean jarduera fisikoa egiteko.
2. Ostalaritzarako eta jatetxeetarako murrizketak: murriztu egin beharko dute jendaurreko ordutegia (taberna barruan), 06: 30etik 9: 30era; eta 13: 00etatik 16: 30era. Terrazak goizetik 20: 00etara egongo dira zabalik.
3. Barnealdeko kirol-jarduera: gehienez ere 4 pertsonako taldeak.

Herria – Positibotasun tasa – Positiboak azken astean
Arrigorriaga – %385,16 – 30 positibo
Basauri – %307,55 – 74 positibo
Etxebarri – %235,60 – 9 positibo
Galdakao – %339,06 – 62 positibo
Ugao – %426,51 – 6 positibo
Zaratamo – %910,75 – 8 positibo
Zeberio – %276,75 – 2 positibo

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak