→Hego Uribe

BIDEOA | Dantzan elkartuko dira hiru egunez Zaratamo, Zeberio eta Arrankudiaga-Zollo herriak

Dantzak ere herriak batzeko balio dezake. Horri tiraka dantza ikastaro berezia prestatu du Aiko Taldeak. Gaurtik hasita, uztailaren 2an, 9an eta 16an, ostiralez, 19:00etatik 20:30etara dantzan ariko dira herritik herrira: egun bakoitzean, herri batean. Ikastaroa doan da eta hemen dago izena emateko lotura zuzena: https://aikoeskola.eus/ekitaldiak

Ikastaro bakarra izango da eta hiru egunetan egingo da. Gaur, Santaisabel egunean, 19:00etan Zaratamoko plazan Elexalden elkartuko dira. Hasierako saioa izango da gaurkoa. Datorren barikuan, uztailaren 9an, San Kristobal bezperan, 19:00etan Zeberioko herriko plazan ikastaroaren bigarren eskola egingo dute. Eta ikastaroa Arrankudiaga-Zollon amaituko da: uztailaren 16an, barikuan ere bai, 19:00etan, herriko plazan.

“Mudea be ekarri! Izerdialdi bet botateko asmoa be badeku eta”, ohartarazi dute Aiko Taldeko kideek. Horrekin batera, musukoa ez ahazteko eskatu dute eta lasai asko gerturatzeko gonbitea egin diete herritarrei: “Erdu lasai, kontue alkarregaz zeozer ikasteko aitxakiegaz ondo pasetea da eta!”. Sabin Bikandi Belandia bera hiru dantza plazetan egon da eta bideoan ikastaroaren berri eman digu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak