→Hego Uribe

2021eko eduki onenari Tokikom kazetaritza saria jaso du GEURIAk

‘Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak’ monografikoa lanarengatik 2021eko ‘Eduki onenari saria’ jaso du gaur GEURIAk, Arrasaten izaten ari diren Tokikom Kazetaritza Sarietan. Etxerreko putzua aitzakia hartuta, naturaren aldeko aldarria da monografiko hori. Hemen duzu monografikoa osorik irakurgai: labur.eus/geuria076. Halaber, ikusentzunezko onenari saria egunerokoan egiten duen bideoaren trataera bereziagatik finalista izan da GEURIA.

Jon Villapun GEURIAko koordinatzailea 2021eko Tokikom Sariarekin // Geuria

Eduki onenari saria jaso du GEURIAk // Geuria

Ikus-entzunezkorik onena kategorian finalista ere izan da GEURIA // Geuria

Honakoak izan dira 2021eko sarituen zerrenda:
– Edukirik onena: Geuria komunikabidearen ‘Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak‘ monografikoa
– Azalik onena: Guaixe komunikabidearen ‘Uda Sakanan
– Ikus-entzunezkorik onena: Goierri Irrati Telebistaren ‘Ateak itxi, leihoak ireki
– Komunitatearen saria: Karkara aldizkariaren ‘Bandera da Orion’ azala

Hego Uribe Euskal Herriko mapan jartzen

GEURIAren ibilbidea Euskal Herriko tokiko komunikabideekin batera gero eta nabariagoa da. Tokikom Kazetaritza Sariak dira horren termometro ona bat. 2017an jaso zuen lehen finalista izendapena ‘Trena gertu dugunean’ erreportajearekin. Urtebete ondoren, 2018an, Eduki onenari saria jaso zuen ‘Berba eta irudia’ monografikoarekin eta finalista izan zen ’80 urte bonbardatu gintuztela’ monografikoaren azalarekin. 2019ko azaroan Basaurin Euskal Herriko tokiko komunikabideak batu ziren Basaurin. Aurtengo sarietan bi kategoriatan finalista izan da, eta oraingoan ere Eduki onenari saria jaso du ‘Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak’ monografikoagatik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak