→Hego Uribe

Etxeraten udako Kinkea zozketak 500 euro banatu ditu Hego Uribe eskualdean

Kinkea zozketak 100 euroko bost sari banatu ditu eskualdean: hiru Galdakaon, eta bana Basaurin eta Arrigorriagan.

2021EKO KINKEA EKIMENEKO ARTELANAK // JOXE LACALLE, KINKEA ETXERA

Etxerat elkartearen Kinkea elkartasun zozketaren urteko hirugarren zozketak 500 euro utzi ditu Hego Uribe eskualdean. Hain zuzen ere, 100 euroko bost sari banatu dituzte eskualdean: hiru Galdakaon, eta bana Basaurin eta Arrigorriagan. Saritutako zenbakiak esteka honetan daude ikusgai. Irabazleek Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute.

Urtero lau promozio egiten ditu Etxeratek, eta promozio bakoitzeko 20.000 artelan saltzen dituzte. Aurten artelanak Joxe Lacalle argazkilariak egin ditu: ‘Aberri Eguna’ (martxoak 21), ‘Argikontra’ (ekainak 21), ‘Irati’ (irailak 21) eta ‘Presoen alde Bilbon’ (abenduak 21) argazkiak. Lan bakoitza 25 eurotan saltzen dute, eta, horrekin, zozketan parte hartzeko txartela lortzen da. Zozketaren bitartez, 139 sari banatzen dituzte: 20.000 euroko sari nagusiaz gain, 5.000 euroko hiru sari, 1.000 euroko hamabost sari, 500 euroko hogei sari, eta 100 euroko ehun sari.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak