→Hego Uribe

Etxeraten urteko azken Kinkea zozketak 700 euro banatu ditu Hego Uribe eskualdean

Etxerat elkartearen Kinkea elkartasun zozketaren urteko laugarren eta azken zozketak sariak utzi ditu Basaurin, Galdakaon eta Ugaon.

2021EKO KINKEA EKIMENEKO ARTELANAK // JOXE LACALLE, KINKEA ETXERA

Etxerat elkartearen Kinkea elkartasun zozketaren urteko laugarren eta azken zozketak 700 euro utzi ditu Hego Uribe eskualdean: 500 euroko sari bat Basaurin, eta 100 euroko bi sari, bat Galdakaon eta bestea Ugaon. Saritutako zenbakiak esteka honetan daude ikusgai. Irabazleek Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea dute.

Urtero lau promozio egiten ditu Etxeratek, eta promozio bakoitzeko 20.000 artelan saltzen dituzte. Aurten artelanak Joxe Lacalle argazkilariak egin ditu: ‘Aberri Eguna’ (martxoak 21), ‘Argikontra’ (ekainak 21), ‘Irati’ (irailak 21) eta ‘Presoen alde Bilbon’ (abenduak 21) argazkiak. Lan bakoitza 25 eurotan saldu dute, eta, horrekin, zozketan parte hartzeko txartela. Zozketaren bitartez, 139 sari banatzen dituzte: 20.000 euroko sari nagusiaz gain, 5.000 euroko hiru sari, 1.000 euroko hamabost sari, 500 euroko hogei sari, eta 100 euroko ehun sari.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak