→Hego Uribe

Etxeraten 2021eko lehen Kinkea zozketak 1.500 euro utzi ditu Hego Uribe eskualdean

1.000 euroko sari bat Basaurin banatu dute eta 100 euroko bost sari Arrigorriagan (1) eta Galdakaon 4).

2021eko Kinkea ekimeneko artelanak // Kinkea Etxerat

Etxerat Elkarteak presoen senideen alde martxan jarritako Kinkea egitasmoaren 2021eko kanpaina martxan da. Urteko lehen zozketa, udaberrikoa, martxoaren 21ean egin zuten eta Hego Uribe eskualdean 1.500 euro utzi ditu: 1.000 euroko sari bat Basaurin eta 100 euroko bost sari Arrigorriagan bat eta Galdakaon lau. Sari nagusia (20.000 euro) Irunen izan da.

2021. urtean lau promozio egiteko asmoa du Etxerat Elkarteak, eta promozio bakoitzeko 20.000 artelan salduko dituzte. Artelanak Joxe Lacalle argazkilariak egin ditu. Lehenbiziko promozioan, udaberrikoan alegia (martxoak 21), ‘Aberri Eguna’ argazkia banatu dute. Udako promoziorako (ekainak 21) ‘Argikontra’ izeneko artelana banatuko dute, udazkenean (irailak 21) ‘Irati’, eta laugarren promozioan, neguan (abenduak 21), ‘Presoen alde Bilbon’ argazkia banatuko dute.

“25 euroren truke artelana jasoko duen bakoitzak, zozketa baten parte hartzeko boleto bat jasoko du. Zozketak notarioaren aurrean, aplikazio informatiko baten bitartez gauzatuko dira. Banatutako boleto guztiak sartuko dira zozketa hoietan. Zozketa bakoitzean 20.000 euroko sari bat, 5.000 euroko 3 sari, 1.000 euroko 15 sari, 500 euroko 20 sari etat 100 euroko 100 sari zozketatuko dira”, diote Etxerat Elkartetik. Informazio gehiago eta promozioaren oinarriak kinkea.eus webgunean irakurgai.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak