→Hego Uribe

Tour Egunak antolatuko dituzte Galdakaon eta Basaurin, Frantziako Tourraren aurrekari bezala

Tour Eguna ekimena aurkeztu zuen atzo Bizkaiko Foru Aldundiak; bertan izan zen Asier Iragorri Basauriko alkatea // BFA

2023ko Frantziako Tourra Hego Uribe eskualdetik igaroko da. Horren berri eman genuen GEURIAn urtarrilean. Hain zuzen ere, datorren urteko Frantziako Tourraren lehenengo hiru etapak euskal lurraldeetatik barrena igaroko dira, eta zehazki, uztailaren 1ean —lehenengo etapa— goi mailako txirrindulariak Hego Uribetik pasako dira; Elorritxueta-Viverotik, alegia

Aurrekari bezala Tour Egunak antolatu ditu antolakuntzak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Bizkaian 2022ko abuztuaren 7tik 2023ko ekainera bitartean. Guztira 18 Tour Egun antolatu dituzte Bizkaian, tartean, Galdakaon (2022ko azaroaren 20an) eta Basaurin (2023ko otsailaren 26an). Besteak beste, ekimenak tailer didaktikoak, praktika-pistak eta Tourraren museo bat izango ditu, eta tokian tokiko txirrindulariak eta klubak omenduko ditu.

Bizkaiko Tourraren ibilbidea eta lasterketaren historia ezagutzera emateaz gain, Tour Egunaren helburu nagusia da txirrindularitza sustatzea, “bai kirol arloan, bai mugikortasun arloan”. “Hala, bizikleta eguneroko joan-etorrietarako garraiobide gisa erabiltzea bultzatuko da. Horretarako, 18 Tour Egunetako espazioan, familientzako jarduerak eta tailerrak antolatuko dira”, dio Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak.

Hauek dira Tour Egunetako datak Bizkaian:

2022/08/07 Lekeitio
2022/08/14 La Arena (Muskiz eta Zierbena)
2022/08/21 Sopela
2022/09/18 Mungia
2022/10/09 Zalla
2022/10/23 Amorebieta
2022/11/06 Leioa
2022/11/20 Galdakao
2022/12/18 Santurtzi
2023/02/12 Durango
2023/02/26 Basauri
2023/03/12 Getxo
2023/03/26 Bilbao
2023/04 /23 Barakaldo
2023/05/07 Gernika
2023/05 /21 Markina
2023/06/04 Ermua
2023/o6/18 Igorre

2023ko Frantziako Tourraren lehenengo etaparen xehetasunak jaso genituen albiste honetan:

2023ko Frantziako Tourrak Vivero igoko du bere lehenengo etapan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak