→Hego Uribe

Ugaitz Perez presoa Logroñora lekualdatu dute eta Joseba Borde Soriara bidaliko dute

Azken hilabeteetan eskualdeko sei preso espetxez aldatu eta hulbildu dituzte. Gaur egun Hego Uribe 16 herritar daude kartzelaratuta.

Azken hilabeteetan eskualdeko sei preso espetxez aldatu eta hulbildu dituzte // Argazkia: Kalera

Ugaitz Perez Zorriketa eta Joseba Borde Gaztelumendi presoak Hego Uribe eskualdera gerturatuko dituzte. Galdakaoko presoaren kasuan, dagoeneko Logroñoko espetxean dago Etxeratek jakinarazi duenaren arabera, etxetik 170 kilometrora. Orain arte Castello II espetxean zegoen Perez 480 kilometrora. 2002ko azaroaren 22an atxilotu zuten galdakoztarra kale borroka egiteagatik leporatuta. 25 urteko zigorra betetzen ari da kalteak, desorden publikoa, sutea eta lesioak eragitea leporatuta. 2021eko abuztuan, zigorraren hiru laurdenak beteko ditu.

Joseba Borderen kasuan, gaur egun Curtiseko espetxean dago, Coruñan, Ugaotik 600 kilometrora. Hala ere, Espainiako Espetxe Zuzendaritzak adierazi duenaren arabera, Soriako espetxera lekualdatuko dute, etxetik 223 kilometrora. Bordek kolon-ondesteko minbizia du. 78 urteko kartzela zigorra ezarri zioten 1981ean ugaotarrari, Lemoan Guardia Zibilaren konboi baten aurkako atentatu batean parte hartzeagatik. Bi agente hil ziren.

Sei lekualdatze azken hilabeteetan

Gaur egun, Hego Uribe eskualdeko 16 preso daude kartzeleratuta: Arrigorriagako bat, Basauriko hiru, Galdakaoko zortzi, Ugaoko hiru eta Zaratamoko bat. Ekainetik abuztura eskualdeko hiru preso aske utzi dituzte: Oier Goitia Abadia (Galdakao), Josu Urrutikoetxea (Ugao) eta Gorka Martinez Arkarazo (Galdakao).

Azken aldian, gainera, eskualdeko zenbait preso espetxez lekualdatu eta hurbildu dituzte: Josune Oña Alacantetik Logroñoko espetxera, Txus Martin Zaballatik Basauriko espetxera (hirugarren graduarekin), Iñigo Vallejo Sevillatik Palentziara eta Gorka Vidal Kordobatik Logroñora. Horiei azken biak batu behar zaizkie: Ugaitz Perez Zorriketa Castellotik Logroñora eta Joseba Borde Gazlumendi Coruñatik Soriara.

Hauek dira egun preso dauden herritarrak:

Arrigorriaga
Idoia Martinez Garcia (Villabona, Asturias. 400 kilometro)

Basauri
Txus Martin Hernando (Basauri, Bizkaia. 0 kilometro)
Iñigo Vallejo Franco (Dueñas, Palentzia. 250 kilometro)
Zigor Orbe Sevillano (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Galdakao
Jon Bienzobas Arretxe (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)
Iñaki Krutxaga Elezkano (Almeria, Almeria. 960 kilometro)
Xabier Garcia Gaztelu (Huelva II, Huelva. 1.000 kilometro)
Jon Crespo Ortega (Murcia II, Murcia. 790 kilometro)
Iker Lima Sagarna (Huelva II, Huelva. 1.000 kilometro)
Ugaitz Perez Sorriketa (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Josune Oña Ispizua (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)
Dani Pastor (Puerto III, Cadiz. 1.050 kilometro)

Ugao
Maite Pedrosa Barrenetxea (Valencia III, Picassent. 600 kilometro)
Joseba Andoni Borde Gaztelumendi (Curtis, A Coruña. 600 kilometro)
Irkus Badillo Borde (Alacant I, Foncalent. 760 kilometro)

Zaratamo
Gorka Vidal Alvaro (Logroño, Errioxa. 170 kilometro)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak