→Hego Uribe

Bost herritarrei alta eman diete Galdakaoko Ospitalean

galdakao usansolo ospitalea 2017 sarrera 1

Galdakao-Usansolo Ospitalean 76 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino 16 gehiago. Horietatik 67 petsona zaintzapean daude ingresatuta eta 9 ZIUn.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak Covid19arekin lotutako azken datuen txostena (martxoaren 19koak) argitaratu du bigarren egunez, koronabirusaren krisia hasi zenetik. Gurera ekarrita, honako irakurketak egin ditugu:

– Galdakao-Usansolo Ospitalean 76 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino 16 gehiago. Horietatik 67 petsona zaintzapean daude ingresatuta solairu ezberdinetan (aurrekoan baino 14 gehiago) eta bederatzi Zainketa Intentsiboen Unitatean (aurrekoan baino bi gehiago). Gainera, bost herritarrei alta eman zieten atzo.

-Basauri, Covid19an positibo eman duten herritar gehien dituen herria da, Gasteiz eta Bilbo hiriburuen atzetik. Zehazki, martxoaren 19ko txostenaren arabera, 85 basauriarrek Covid19 birusaren analitikan positibo eman dute, aurreko egunean baino 14 gehiago.

-Hego Uribe eskualdean 111 herritarrek eman dute positibo Covid19an, aurreko egunean baino 19 gehiago. Herriz herri, martxoaren 19an, honako hauek dira datuak:
Basauri 85 (+14)
Galdakao 13 (+5)
Etxebarri 6 (=)
Arrigorriaga 5 (=)
Ugao 1 (=)
Zeberio 1 (=)

-Hego Uriben, biztanleko positibo tasaren datua ere argitaratu du Osasun sailak:
Basauri-Kareaga: 55 (+9)
Basauri-Ariz 30 (+5)
Galdakao 11 (+5)
Arrigorriaga 5 (=)
Etxebarri 5 (=)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak