→Hego Uribe

Arrigorriagak eta Galdakaok ‘Geuretik Sortuak’ artistak biltzen dituen proiektuan hartuko dute parte

Udalbiltza erakundeak kultur-egitasmo bat abiaraziko du aurten: ‘Geuretik Sortuak’. Proiektu horrek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez.

Proiektuak euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu sormen-egonaldien bitartez // Argazkia: Udalbiltza

Udalbiltza erakundeak kultur-egitasmo bat abiaraziko du aurten: ‘Geuretik Sortuak’ proiektua. Proiektu horrek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez.

Guztira 37 udalerrik hartuko dute parte, tartean, Arrigorriagak eta Galdakaok. Literatura, antzerkigintza eta zinegintza arloko 26 artista hautatu dituzte ‘Geuretik Sortuak’ proiektuaren lehen ediziorako: 16 idazle, 5 zinegile eta 5 antzerki konpainia. “Horien artean kulturaren munduko zenbait izen handi, baita berri eta ezezagunagoak diren batzuk ere”, diote Udalbiltzatik: “Era guztietako heterogeneotasuna bermatu da hautaketan, proposatutako gaien, adin-tartearen edota lurraldetasunaren aldetik, baita genero parekidetasuna ere”. Arrigorriagaren kasuan antzerkia egongo da Tanttaka teatroaren eskutik, eta Galdakaon zinema Leire Egañarekin.

2021eko urtarrilean ireki zuten artisten beka-deialdia, eta bertatik 73 proposamen artistiko jaso zituzten; 21 literatura lan, 24 antzezlan eta 28 film labur. “Artistei proposatzen zitzaiena, guztiz berritzailea izateaz gain, ez zen lan makala: zein herritara joango ziren jakin gabe, euren proposamen artistikoa azaltzean zetzan, baita eremu ezberdinetara egokitzeko malgutasun planteamendu bat aurkeztean ere. Hamar pertsonaz osatutako epaimahai baten bitartez, martxoaren 23an erabaki zen zein artistak jasoko zuten beka hori; eta hurrengo egunean egindako beste saio batean erabaki zen zein udalerritara joango zen artista bakoitza”, diote Udalbiltzatik.

Hautatu diren kultur proposamenen berri emateko, udalerrietako ordezkariek eta hautatuak izan diren artistek elkar ezagutzeko eta egonaldi-garaiari hasiera ofiziala emateko, Udalbiltzak maiatzean ekitaldi bat antolatzeko asmoa du.

Geuretik Sortuak | 2021 | Artistak eta udalerriak

Literatura
– Amasa-Villabona: Maitane Perez
– Araitz, Betelu eta Larraun: Iñaki Martiarena
– Artziniega: Ugaitz Agirre
– Etxarri-Aranatz: Yolanda Arrieta
– Larrabetzu: Nahia Zubeldia
– Leitza: Garazi Albizua Castelao
– Ligi-Atherei, Liginaga-Astüe, Lexantzü-Zunharre eta Etxebarre: Nefer Olaizola
– Lodosa, Sartaguda, Mendabia eta Andosilla: Maialen Akizu
– Ondarroa eta Berriatua: Sarai Robles
– Urepele: Iban Garro
– Usurbil: Itxaro Borda
– Uztaritze: Edorta Jimenez
– Zaldibia: Peru Calabaza
– Zestoa: Danel Lauzirika
– Zuia: Bertol Arrieta
– Zumaia: Fito Rodriguez

Antzerkia
– Arrigorriaga: Tanttaka teatroa
– Atarrabia eta Uharte: Metrokoadroka sormen laborategia
– Bergara: Oier Zuñiga
– Oiartzun: Lore-more konpainia
– Oñati: Bon bon noir konpainia

Zinema
– Hernani: Raúl Barreras
– Baigorri: Josu Martinez
– Galdakao: Leire Egaña
– Tafalla: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola
– Bera eta Lesaka: Eñaut Castagnet

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak