→Hego Uribe

Haurreskoletan izena emateko epea zabalik dago ekainaren 8ra arte

Haurreskola publikoetan izena emateko epea zabalik dago ekainaren 8ra arte. Hego Uribe eskualdean 11 dira dauden haurreskola publikoak.

Agirre Lehendakaria plazako Haurreskola berria, Galdakaon // Argazkiak: Geuria

Haurreskola publikoetan izena emateko epea zabalik dago jada. Maiatzaren 21ean zabaldu zuten eskariak online egiteko epea eta ekainaren 8ra arte eman daiteke izena

Hego Uribe eskualdean 11 dira dauden haurreskola publikoak: Arrigorriagako Haurreskola; Etxeko Kuttuna eta Etxeko Seine Basaurin; Bekosolo eta Zintururi Etxebarrin; Bizkai, Katamar eta Obaba Galdakaon; Ugao-Miraballesko Haurreskola; Zaratamoko Haurreskola; eta Zeberioko Haurreskola.

Eskaera online egiterik ez dutenek aukera izango dute ekainaren 1etik 8ra bitartean aurrez-aurre haurreskolan bertan entregatzeko. Behin-behineko zerrendak ekainaren 30ean argitaratuko dituzte eta uztailaren 28an behin betiko zerrendak. Behin-behineko zerrendak publiko egin ondoren, erreklamazioak jartzeko epea zabalduko dute uztailaren 14ra arte.

Aurreikuspenen arabera, irailaren 4an hasiko da haurreskola publikoen zerbitzua. Hala ere, Covid-19a dela eta, hasiera-data atzeratu daitekeela adierazi dute Haurreskolen Partzuergotik.

Ekainaren 8tik aurrera jaiotakoak

Ekainaren 8tik aurrera jaioko diren haurrek ere aukera dute Haurreskola zerbitzua hautatzeko. Kasu hauetan, ekainaren 8tik aurrera izen-ematea haurreskolan bertan aurkeztu ahal izango dute bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean, eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Jaio berri hauen izen-ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak