→Hego Uribe

Hego Uribe Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunerako prestatu da

Hainbat dira Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean Hego Uribe eskualdean antolatu dituzten jarduerak

2019ko Azaroak 25, Basaurin // Geuria

Hainbat dira Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean Hego Uribe eskualdean antolatu dituzten jarduerak. Hona hemen azaroaren 25ean herriz herri egingo dituzten ekitaldiak:

BASAURI

  • Hilaren 25ean baino, azaroaren 27an ‘Basaurin matxismoari planto’ lemapean, hainbat musika-saio izango dira udalerriko zenbait auzotan emakumeek joko dituzten musika-tresnak erabilita. Adibidez, Kareagan (Astoetan) saxoa entzun ahal izango da, Arizgoiti plazan txalaparta, Begoñako Andra Mari kaleko estatuan teklatua, Arizko bus geltokian trikitixa eta San Migeleko Hernan Cortes plazan gitarra. Musika-saio hauek 12:00etatik 12:45era bitartean izango dira.
  • Egun berean, 13:15ean Memoria Ekitaldia antolatu dute Eskarabileraren plazan, San Pedro elizaren parean.

Indarkeria matxistaren biktimei memoria eta erreparazioa aitortzeko ekitaldia egingo dute Basaurin

GALDAKAO

  • 19:00etan, “Biolentzia patriarkalari aurre” lelopean manifestazioa deitu du Galdakaoko Momoak Talde Feministak. Manifestazioa udaletxean hasiko da.

ARRIGORRIAGA

  • 19:00 Elkarretaratzea udaletxeko plazan, Urruma Asanblada Feministaren eskutik. Arrigorriagako Udalak Urruma Asanblada Feministak antolatutako deialdira atxikitu da eta Osoko bilkuraren ordutegia 17:00etara aurreratu du.

Jardueraz betetako kanpaina antolatu du Arrigorriagako Udalak A-25erako

ETXEBARRI

  • Elkarretaratze bi prestatu dituzte, lehena 12:00etan eta bigarrena 18:00etan, udaletxeko plazan
  • 18:00etan, Martxa. Kiroldegia-udaletxeko plaza
  • 19:00etan kontzentrazioa, udaletxeko plazan

UGAO

  • Elkarretaratze instituzionala egingo du Ugaoko Udalak Herriaren plazan, 12:00etan

Yolanda Angelek autodefentsa feminista tailerra eskainiko du Ugaon, A-25eko testuinguruan

ZARATAMO

  • Zineforum Dinamizatua antolatu du Zaratamoko Udalak Kultur Etxean. 19:00etan ‘El orden de las cosas’ film laburra proiektatuko dute. Horrez gainera, Zaratamoko eskolako ikasleek A-25eko eguna dela eta kartelak egin eta herrian zehar jarriko dituztela jakinarazi du Udalak.

Zaratamok zineforum dinamizatua antolatu du azaroaren 25ean

ZEBERIO

  • Zeberioko Udaleko Berdintasun Sailak kontzentrazinoa antolatu du 12:30ean, udaletxe aurreko plazan

Aipatutako jarduerez gainera, eskualdeko herri bakoitzak ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren markoan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak