Gaurtik biharko 15:00ak arte alerta laranjan sartu da Hego Uribe etengabeko euriteengatik. Atzo arratsaldean Basauriko krisi-mahaia eta larrialdietako plana aktibatu zuen Udalak. Momentu hartatik aurrera, Udala, Udaltzaingoa eta Babes Zibila Basauriko ibaiaren ibilguaren garapena aztertzen hasi ziren “edozen motako ezbehar saihesteko”. Gauzak horrela, autopista azpiko bidegorri zatia itxi eta Mercabilbao inguruetan autoak aparkatzea debekatuko dute.
Arriskuak saihesteko gomendioak
Egoera ikusita, Basauriko Udalak hainbat gomendio luzatu dizkie herritarrei etengabeko euriteek sor ditzateketen arriskuak saihestu ahal izateko:
- Lehenik eta behin, uholdeak edo ur putzu handiak sor daitezken lekuetan ez aparkatzea
- Ibai ingurutik ibiltzea saihestea, ez eta urak hartutako inolako zonaldetik igarotzea
- Auto bidezko bidaiak saihestea
- Mendiko edo aire zabaleko jarduerarik ez antolatzea
- Mendi-hegal edo muinoen alde baxuetatik aldentzea, ur eta lur-jausiak ekiditearren
- Iturri ofizialek emandako gomendioei so egitea: Euskalmet Euskal Meteorologia Agentzia, Segurtasun Saila, Basauriko Udala…

Herritarrak, ibaiaren inguruan, joan den azaroaren 29an // Geuria
