→Hego Uribe

Hego Uribeko eta Arratiako ikasleen arteko harremanak bultzatzen jarraitzeko asmoa dute zenbait ikastetxek

Etxegarai, Soloarte, Urreta, Unkina, Zaratamo eta Arratia ikastetxeetako ikasleek ingeles hizkuntzan eskutitzak elkarri bidali dizkiote Covid ikasturtean.

Lehen Hezkuntzako sei ikastetxetako 326 ikasleek eskutitzak bidali dizkiote elkarri joan den ikasturtean // Utzitakoak

Hego Uribe eta Arratia eskualdeetako Lehen Hezkuntzako sei ikastetxetako 326 ikasleek eTwinning plataforma europarra erabili dute 2020/2021 ikasturtean. Basauriko Etxegarai eta Soloarte, Galdakaoko Urreta, Usansoloko Unkina, Zaratamoko eskola eta Arteako Arratia izan dira proiektuan parte hartu duten ikastetxeak, eta English & ICT mintegian parte hartu dute.

“Ingeles hizkuntza erabilita, gutunak elkarri bidali behar zizkioten beraien burua eta zaletasunak aurkezteko. Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko ikasleek hartu dute parte eta binaka egin dute lan ederra. Epe luze batean herri gehienetan konfinatuak izan garenez, elkartruke honek haize freskoa ekarri du. Lagun berriak egiteko eta beste ikastetxeetako ikasleak ezagutzeko aukera ona izan da”, diote sustatzaileek.

Maite Martiartu eta Ana Belén Vega aholkulariek antolatzen duten English & ICT mintegiko Amaia Cue eta Montse López (Etxegarai), Aintzane Errasti (Zaratamo), Asier Etxebarrieta (Arratia), Estibaliz López (Soloarte), Lucía Linaza (Unkina) eta Mayte Zufiria (Urreta) parte hartzaileak izan dira proiektu honen eragileak.

Hurrengo ikasturtean horrelako ekimenak bultzatzen duten ekintzetan sakontzeko asmoa dute aipatutako ikastetxeek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak