→Hego Uribe

Bertso afaria, mendi ibilbideak eta hitzaldiak antolatu dituzte Hego Uribe-Arratiako Urriko III. Martxan

Azaroaren 5etik 7ra bitartean antolatu dute Izituk, Etxebarriko Gazte Mugimenduak eta Igorreko Kiñu Gaztetxeak Hego Uribe-Arratiako III. Urriko Martxa.

2019an antolatu zuten azken Urriko Martxa, iaz pandemiagatik ezin izan baitzuten // Urriko Martxa

Azaroaren 5etik 7ra bitartean antolatu dute Izituk, Etxebarriko Gazte Mugimenduak eta Igorreko Kiñu Gaztetxeak Hego Uribe-Arratiako Urriko Martxa. Aurtengoa hirugarren edizioa da, eta besteak beste, bertso afaria, mendi ibilbideak, hitzaldiak, tailerrak, karaokea, bakarrizketak eta bazkariak antolatu dituzte Etxebarrin, Zeberion eta Igorren. 

III. Urriko Martxan parte hartzeko interesdunek 688 606 765 telefono zenbakira deitu edo urrikomartxa@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute. Asteburu osorako 20 euro ordaindu beharko dira, eta egunez egunekoa 8 euro. “Hala ere, dirua ez dadila arazoa izan; ordaintzeko zailtasunak bazenitu, jarri gurekin harremanetan”, diote antolatzaileek.

III. Urriko Martxa

2021 | Azaroak 5-6-7

Azaroak 5, ostirala – Etxebarri
19:00 Harrera udaletxeko plazan
20:00 Aurkezpen jolasak
21:00 Bertso afaria: Maider Altuna, Iker Garitagoitia, Ander Anakabe

Azatoak 6, larunbata – Zeberio
08:00 Gosaria
09:00 Mendi ibilbidea Etxebarritik Zeberiora + Hitzaldia: “Autopista elektrikoa gure eskualdean”
14:30 Bazkaria Zeberioko plazan
16:30 Tailerrak: muralak, kartelgintza, sukaldaritza internazionalista
19:00 Hitzaldia: “Elikadura burujabetza, potentzialitateak eta mugak
22:00 Afaria
23:00 Karaokea

Azaroak 7, igandea – Igorre
09:00 Gosaria
10:00 Mendi ibilbidea Zeberiotik Igorrera + Hitzaldia: “Argiñatxeko koba eta meazuloak”
14:30 Bazkaria Igorreko Kiñu Gaztetxean. Bazkaloste girotua
17:00 Bakarrizketak: Ane Lindane
18:00 Agur ekitaldia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak