→Hego Uribe

Hego Uribe taldeak finalaurrekorako txartela irabazi du gaur Bertsolari Gazteen BBK Sariketan

Aurten ere Hego Uribe eskualdeak ordezkaritza du Bertsolari Gazteen BBK Txapelketan. Martxoaren 18an finalaurrekoa jokatuko dute bertoko bertsolariek.

Martxoaren 18an jokatuko dute eskualdeko bertsolariek finalaurrekoa // Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Bertsolari Gazteen BBK Sariketa ari dira jokatzen beste urte batez. Eta badira 28 edizio dagoeneko. Gaur bertan hirugarren saioa izan da Mungian eta bertan parte hartu du Hego Uribe taldeak, Uribe Butroe taldearen aurka. Kanporaketa horretan Hego Uribeko taldea izan da irabazle eta hortaz, finalaurrekorako txartela lortu du. Martxoaren 18an jokatuko du berriro Hego Uribe taldeak Sopelako Ander Deuna Ikastolan (09:45), eta aurkari izango du edo Uribe Kosta edo Lea Artibai (martxoak 11, 10:30). Finalaurrekoen ondoren, finala izango da martxoaren 26an Bilboko BBK Aretoan (18:00).

Gaurko saioko aurkezlea Jone Larrinaga izan da eta epaimahaia Ander Arrienek, Ander Txakartegik eta Juanjo Respaldizak osatu dute. Idoia Anzorandiak idazkari lanetan jardun du.

Uribe Butroe eta Hego Uribe taldeak elkarrekin // Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Hego Uribe taldea honako bertsolariek osatzen dute: Maider Altuna, Maddi Askaiturrieta eta Maite Sarasola 18 urtez azpiko kategorian, eta Mikel Aiartzaguena, Unai Foruria eta Ander Anakabe 19 eta 24 urte bitartekoen kategorian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak