→Hego Uribe

Hego Uribeko Berbalagun taldeak martxan jarriko dira urrian, Basaurin eta Galdakaon

Hego Uribeko Berbalagun ekimenean izena emateko epea zabalik dago. Urriko lehen astetik aurrera hasiko dira taldeak martxan.

Pandemia aurretiko Berbalagun aurkezpena Galdakaon // Geuria

Berbalagun ekimena martxan jarriko dute beste urte batez Hego Uribe eskualdean, Basaurin eta Galdakaon. “Euskara praktikatzeaz gain, jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu, antolatzen ditugun ekintzetan parte hartu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera izango du Berbalagun doako eskaintza honetan izena ematen duenak”, diote Hego Uribeko Berbalagun dinamikako arduradunek. 

Hain zuzen ere, izena emateko epea zabalik dagoela gogorarazi dute: “Berbalagunen parte hartzeko izena eman nahi duenak egitasmoa sustatzen duten edozein erakunderengana jotzea du: Basauriko zein Galdakaoko AEK euskaltegiak, bi herriotako Udal Euskaltegiak, Udalak eta Basauriren kasuan Hizkuntza Eskola, baita telefonoz (607 632 345) edo e-postaz (hegouribekoberbalagun@gmail.com, galdakao_berba@aek.eus) ere”, diote.

Izena ematea doakoa da, eta berbalagunek hainbat abantaila dituzte: harpidetzetarako deskontuak, kultur ekitaldietarako zozketak, sariak, antolatzen diren ekintza eta irteeretan lehentasuna eta abar luze bat. Informazio gehiagorako hegouribe.blogspot.com bloga sarean dute. Urriko lehen astetik aurrera hasiko dira taldeak martxan.

Iaz 232 kidek hartu zuten parte Hego Uribeko Berbalagun taldeetan, “eta denon artean lagun gehiago batzea nahi dugu”, diote arduradunek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak