→Hego Uribe

Konfinamenduko seigarren asteko erronka martxan jarri dute Hego Uribeko Berbalagunek

Furor eta Pasahitza lehiaketen ostean, eroglifikoak asmatzeko lehiaketa sortu dute: Athleticeko jokalari eta jokalari ohien izenak. 

Eroglifikoak asmatzeko erronka zabaldu dute Berbalagunek konfinamenduaren seigarren astean // Argazkia: Geuria

Covid-19ak eragindako itxialdiko seigarren astea da honakoa. Hego Uribeko Berbalagun egitasmoak konfinamendua eramangarriagoa izateko, erronkak zabaltzen ditu astero. Furor eta Pasahitza lehiaketen ostean, eroglifikoak asmatzeko lehiaketa sortu dute: Athleticeko jokalari eta jokalari ohien izenak.

“Asteburu honetan Errege Kopako final handia jokatuko zuten Athleticek eta Realak. Horren aitzakian, larunbatean, Bizkaiko milaka balkoi gorriz eta zuriz apaindu zituen jendeak. Zeu ere horietako bat izan zara? Bada, ea Athleticeko zenbat jokalari eta jokalari ohi asmatzen dituzun beheko eroglifikoetan!”, diote Hego Uribeko Berbalagun egitasmotik.

Lehiaketa martxan izango da apirilaren 24ra arte. Erantzunak hegouribe@aek.eus helbide elektronikora bidali beharko dira. “Puntu gehien lortzen duten hirurek saria eramango dute”, diote.

BERBALAGUN – SEIGARREN ASTEKO ERRONKA

Eroglifikoak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak