→Hego Uribe

Sagardotegira irteera antolatu du maiatzean Hego Uribeko Berbalagun egitasmoak

Berbalagun Hego Uribe Basauri Galdakao Sagardotegia Ugao Zeberio Arrigorriaga
Hego Uribeko Berbalagunak Sagardotegian 2018an // Artxiboko argazkia

Sagardotegira irteera antolatu dute Hego Uribeko Berbalagun egitasmoak eta AEKk. Maiatzaren 28an, larunbatez, izango da irteera, eta honako plan hau prestatu dute: Pasaiako Albaola Itsas faktokia eta Itsas Festibala bisitatzea, bertso poteoa Iker Garitagoitia eta Maider Altuna bertsolariekin, bazkaria Astigarragako Alorrenea sagardotegian eta arratsaldean Hernanin poteoaren jarraipena. Prezioa 45 eurokoa da eta barne hartzen ditu autobusa eta egun osoko plana.

“Gurekin etortzera animatu nahi ditugu euskaltzale oro. Izan ere, euskaraz hitz egitea da eskatuko dizugun bakarra”, diote Hego Uribeko Berbalagun egitasmoko arduradunek. Irteera 09:00etan izango da Basauritik (San Jose ikastetxeko autobus geltokitik) eta 09:15ean geldialdia egingo du autobusak Ardanza parkean. Itzulera 22:00etan izango da.

Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 21era arte. Interesdunek hegouribe@aek.eus helbide elektronikora idatzi behar dute edo AEK euskaltegietara bertaratu izena emateko.

Berbalagunak sagardtegira!

Maiatzak 28, larunbata

09:00 Irteera Basauritik: San Jose ikastetxearen ondoko autobus geltokia
09:10 Geldialdia Galdakaon: Ardanza parkean
11:00 Pasaiako Albaola Itsas faktoria eta Itsas Festibala
13:00 Bertso poteoa Iker Garitagoitia eta Maider Altuna bertsolariekin
14:30 Bazkaria Alorrenea Sagardotegian (Astigarraga)
18:00 Hernanira
22:00 Etxera buelta

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak