→Hego Uribe

Selfie lehiaketa antolatu du Hego Uribeko Berbalagun ekimenak

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek irailaren 30a baino lehen bidali behar dute euren selfiea mezuarekin.

Hego Uribeko Berbalagun egitasmoko arduradunek bi eredu bidali dizkigute // Utzitakoak

Hego Uribeko Berbalagun egitasmoak hasiera emango dio urrian ikasturte berriari. Ildo horretan, euskararen aldeko mezuak zabaltzeko asmoz Selfie lehiaketa antolatu dute. “Parte hartzea oso erraza da: egin selfie bat eta gehitu euskararen aldeko mezu bat”, diote antolatzaileek.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek irailaren 30a baino lehen bidali behar dute euren selfiea mezuarekin hegouribe@aek.eus helbide elektronikora. “Lehen bi sailkatuek sari sorta ederra eramango dute! Anima zaitez eta zorte on!”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak